Aiarako Udala

Gizarte Laguntzailea

Gizarte Laguntzailea

Gizarte Laguntzailea


GIZARTE LAGUNTZAILEA: CECILIO DE FELIPE

Arespalditza :

UDALETXEA
Elexalde auzoa 2, 01476 Arespalditza
Tel.- 945-399013
Arretarako ordutegia: astelehenetan 9:30etik 15:00etara

Luiando:

Osasun Zentroaren ondoko antzinako eskoletan.
Arretarako ordutegia: ostiraletan, 9:30etik 15:00etara.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK:

Gizarte zerbitzuetako sistemaren oinarrizko unitateak dira, biztanle guztiei zuzenduta. Diziplina eta funtzio ugari ditu eta komunitatearen ekintzak garatzea du helburu. Horretarako, eraginpeko eremuetan koordinazio eta kudeaketa lanak eskaintzen ditu. Horrela, gizarte zerbitzuen sistema edonoren esku hartzen du.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen funtzioak:

  • Biztanle guztientzako informazio, balorazio eta orientazioko zerbitzuak eskaintzea, gizarte eskubide eta baliabideen arloan.
  • Laguntza zerbitzuak ematea, interesatuaren etxean bertan.
  • Parte hartzeko programak garatzea, pertsona, familia eta taldeak gizarteratzen laguntzen duten baliabide eta tresnak emateko, batik bat, gizarte-bazterkeria ekiditeko.
  • Gizarte-beharrizanei buruzko sentsibilizazio-programak gauzatzea, eta gizarteak komunitatearen bizitzaren garapenean parte hartzea sustatzea.
  • Prestazioen tramitazioa kudeatzea.
  • Informazioa eratzea, homogeneizazio, koordinazio eta sistematizazio irizpideen arabera.
  • Gizarte baliabideen arrazoizko erabilera eraginkorraren plangintzan oinarria izatea, bere lurralde eremuko gizarte-beharrizanak antzemateko, eta horiek asetzeko sortzen diren irregulartasunak susmatuz.

ZERBITZUAK

  • ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Laguntza eta prebentzioko laguntza zerbitzua da. Eguneroko bizitzan beren kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, bizi diren ohiko etxebizitzatik beste leku batera joan beharrik gabe.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ren bidez, eguneroko higiene eta zainketa pertsonalerako , oheratzeko eta jaikitzeko, etxeko lanak egiteko... laguntza ematen zaie beren kabuz egiterik ez dutenei edo / eta beste pertsona baten laguntza behar dutenei.

Bestalde, LARRIALDIETAKO TELEFONOA etxez etxeko laguntzaren zerbitzu teknikoaren osagarria da. Horrela, bakarrik edo isolatuta bizi direnei eta autonomia nahikorik ez duten pertsonei une oro arreta zerbitzua eman ahal zaie. Larrialdietan alarma sakatuz gero, pertsona hori herritarren babeserako zerbitzuekin jarriko da harremanetan; eta, horien bitartez, osasun eta zerbitzu zerbitzuekin.

  • HAUR ETA FAMILIA ZERBITZUAK

ADOPZIOA
Adopzioaren bidez, abandonatutako adingabearen kargu hartu eta familiako giro egonkorra ematen zaio.

Adopzioa nazioartekoa edo nazionala izan daiteke eta Gizarte Ongizateko Foru Erakundeak eskatzaileen egokitasuneko agiria ematen du. Adopzioa nazionala denean, adopzioa epaitegian egin behar da; baina nazioartekoa bada, umearen jatorriko herrialdeak egiten du.

FAMILIA HARRERA
Adingabeen zaintza pertsona edo familia batek hartzen du bere gain, eta denboraldi zehatz batez umearen zaintzaz eta heziketaz arduratzen da. Horrela, umearen berezko familia ordeztu edo osatzen duen familiako bizitza batean errazago moldatu ahal izango da.

GIZARTE ETA HEZKUNTZAKO LAGUNTZA FAMILIAN

Familia hezitzaile batek zuzenean esku hartzen du, gizarte eta hezkuntzako trebetasunik ez duten familiei seme-alabak behar bezala zaintzen laguntzeko.

LAGUNTZA ETA SEGIMENDUA

Programaren bitartez, laguntza eman eta segimendua egiten da umea edo nerabea familiari egokitzeko prozesuan, batez ere, erakundeen mendean egon eta gero.
Halaber, gazteak adin nagusikoak direnean, egoitza utzi eta beren kabuz bizitzen hasten direnean, laguntza eman eta segimendua egiten zaie.

  • SUSTATZEKO ETA GIZARTERATZEKO ZERBITZUAK

BAZTERKERIAREN AURKAKO PLANA
Gizarte bazterkeriaren aurkako 12/98 Legean oinarritzen da programa, eta gizarte tresnak eta prestazio ekonomikoak arautzen ditu, lan eta gizarte bazterkeria eta pertsona gisako bazterkeriaren arriskuak ere ekiditeko. Halaber, gizarte baliabiderik, pertsonalik eta ekonomikorik ez duten pertsonei gizarteratzen laguntzen zaie, beren kabuz eta inoren mendean egon barik bizi ahal izateko. Legeak lan esparru bi ditu: batetik, Oinarrizko Errenta edo Gizarte Soldata izenez ezagutzen dena; bestetik, Gizarte Larrialdietako Laguntzak (GLL). Programa hauek Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak laguntzen dute diruz.

OINARRIZKO E RRENTA
Hileko prestazio ekonomikoa da, bizitzeko oinarrizko gastuei aurre egin ezin dieten pertsonen beharrizanak betetzeko. Prestazioa jasotzeko baldintzak bete behar dira baremo baten arabera.

Oinarrizko Errentaren hileko diru-kopurua bizikidetza unitatearen kide kopuruaren araberakoa da.

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK
Prestazio ekonomiko hauen helburua da gastu bereziei (arruntak edo apartekoak) aurre egiterik ez duten pertsonei laguntzea. Gastu berezi horiek beharrezkoak dira gizarte bazterkeria aurretik ekiditeko edo egoera arintzeko; esaterako, etxebizitzaren alokairua, ekipamendua…

GIZARTERATZEKO PROGRAMAK
Estutasunez bizi diren pertsonak lan munduan sartzea zein gizarteratzea sustatu eta bizkortzeko programak dira. Gizarteratzeko Hitzarmenen esparruan daude, lanean hasteko laguntza eman eta horretarako bideak zehazteko.

  • ZERBITZUAK ADINEKOENTZAT

EGOITZAK (adinekoen egoitzak edo egonaldi laburrekoak), OPORRALDIak eta GIZARTE TERMALISMOko programak dira, eta Gizarte Gaietarako Ministerioak antolatzen ditu IMSERSOren bitartez. Bainu-etxeei dagokienez, Gizarte Ongizateko Foru Erakundeak laguntzen ditu diruz.

Adinekoen egoitzetan sartzeko nahiz aisialdiko programetan parte hartzeko tramiteak eta kudeaketak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik egiten dira.

  • BESTELAKO ZERBITZU BALIOANITZAK

Kotizazio gabeko pentsioen onuradunak dira diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera gutxi jasotzen duten adinekoak, Gizarte Segurantza ordaindu ez dutenak, edo Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko nahiko kotizatu ez dutenak.

  • ELBARRITASUN ZERBITZUAK

BONO-TAXIAREN PROGRAMA
Elbarri fisikoak gizarteratzeko neurrietako bat da bono-taxiaren programa. Horren bidez, diru-laguntza ematen zaie, eta bonoei esker,onuradunak taxia har dezake joan etorriak egiteko. Diru-laguntza hori apartekoa eta borondatezkoa da, eta ezin daiteke aurrekari gisa erabili. Foru Aldundiarekin batera finantzatuta dago Lankidetza Hitzarmen baten bidez.

BESTE ZERBITZU BATZUK
Elbarriak izateagatik, eta beraiek hala eskatuz gero, hurrengo zentro hauen menpean geratzen dira tokiko Gizarte Zerbitzuetan tramiteak egin ondoren: urritasunen ORIENTAZIO ETA BALORAZIOKO ZENTROA, NORBERAREN AUTONOMIAKO ZENTROA, ADIMEN URRITASUN HANDIA DUTEN PERTSONEN ZENTROA, TUTORETZAPEKO EGOITZAK ETA PISUAK ETA AZKENIK, LANEKO ZENTRO BEREZIAK .

  • MENPEKOASUNAREN LEGEAREN INFORMAZIOA, BALORAZIOA ETA LAGUNTZA

Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 7.3 a ) artikuluan aurreikusitako gizarte eskubide eta baliabideen arloan , AIARAko biztanle guztientzako informazio, balorazio eta laguntzarako zentroak dira. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da, eta hurrengo zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

a)
Informazio zerbitzua eskaintzen zaie; eta kasuan kasuko baldintzak betez gero, gizarte babeseko prestazioak eta zerbitzuak eskuratzeko informazioa ematen die erabiltzaileei, hain zuzen ere, gizarte zerbitzuen arloan. Halaber, erabiltzaileei beren espedientearen egoera zein den jakinarazten die zerbitzu honek.

b)
Balorazio zerbitzuak kasu bakoitzean beharrizanen ebaluazioa egiten du.

c)
Laguntzako zerbitzuen bidez; erabiltzailearen beharrizanen ebaluazioa egin ondoren, prestazio edo zerbitzu egokietara bideratzen da pertsona hori. Horretarako, banan-banako arreta-plana egiten da, baldin eta segimendua beharrezkotzat jotzen badute eta erabiltzaileak horretarako baimena ematen badu.