Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:30etik 15:00etara
Epea: Berehala. Eskatzen den unean bertan eskuratzen da.
ALTA ESKARIA EGITEKO
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Alta eskabidea (UDALETXEAN BERTAN BETE).
- Erroldatzen diren guztien NANaren fotokopiak; adingabeak badira, Familia Liburuaren fotokopia.
- Interesatuaren izenean egiten bada tramitea, interesatuaren ordezkari gisa jardutearen agiria.
- Atzerritarrek pasaportea, bizileku-baimena edo bestela, jatorriko herrialdearen dokumentazioa aurkeztu behar dute.
- Adingabeak gurasoetako bakar batekin erroldatzeko, bestearen baimen-agiria aurkeztu behar du edo, bestela, beharrezkoa da adingabearen turoretza edukitzea.
- Bizi izango den etxebizitzaren jabetzako eskritura edo salerosketako kontratu pribatua, norberaren etxea denean.
- Etxebitza jabetzan ez badu, alokairuko kontratua.
- Etxebizitzan jendea bizi bada, erroldatuta dauden pertsonen artean nagusiaren baimen agiria, eta berorren NANaren fotokopia.
![]()
Autorización
Inscripción Padronal
ALTA ESKARIAK AIARAKO UDALEAN, LEHENAGO EZ EGITEGATIK
(Espainiako udalerri batean erroldatuta ez dauden pertsonentzat)
-
Alta eskabidea ( UDALETXEAN BERTAN BETE)
- Erroldatzen diren guztien NANaren fotokopiak eta adingabeak badira, Familia Liburuaren fotokopia.
- Espainiako beste udalerri batean erroldatuta ez egotearen zinpeko aitorpena.
- Interesatuaren izenean egiten bada tramitea, interesatuaren ordezkari gisa jardutearen agiria.
- Atzerritarrek pasaportea, bizileku-baimena edo bestela, jatorriko herrialdearen dokumentazioa aurkeztu behar du.
- Adingabeak gurasoetako bakar batekin erroldatzeko, bestearen baimen-agiria aurkeztu behar du edo, bestela, beharrezkoa da adingabearen turoretza edukitzea.
- Bizi izango den etxebizitzaren jabetzako eskritura edo salerosketako kontratu pribatua, norberaren etxea denean.
- Etxebitza jabetzan ez badu, alokairuko kontratua.
- Etxebizitzan jendea bizi bada, erroldatuta dauden pertsonen artean nagusiaren baimen-agiria, eta berorren NANaren fotokopia.
- Udalerri honetan lehen errodatuta zegoen helbide osoa eman behar du interesatuak.
BAJA ESKARIAK
Aurreko udalerrian baja emateko tramitazioa Aiarako Udalak egiten du, udalerri horretan erroldatuta dagoelako aitorpena izenpetu ondoren.
- Datuak aldatzeko eskabidea ( UDALETXEAN BERTAN BETE).
- Eskatutako aldaketa egiaztatzen duten agirien fotokopiak
HELBIDE ALDAKETA
- Helbide aldaketarako eskabidea (UDALETXEAN BERTAN BETE)
- Errolda aldatzen duten guztien NANaren fotokopiak; eta adingabeak badira, Familia Liburuaren fotokopia.
- Tramitea beste pertsona batek egin edo izenpetzen badu, interesatuaren ordezkari gisa jardutearen agiria.
- Atzerritarrek pasaportea, bizileku-baimena edo, bestela, jatorriko herrialdearen dokumentazioa aurkeztu behar du.
- Adingabeak gurasoetako bakar batekin erroldatzeko, bestearen baimen-agiria aurkeztu behar du edo, bestela, beharrezkoa da adingabearen turoretza edukitzea.
- Bizi izango den etxebizitzaren jabetzako eskritura edo salerosketako kontratu pribatua, norberaren etxea denean.
- Etxebitza jabetzan ez badu, alokairuko kontratua.
Etxebizitzan jendea bizi bada, erroldatuta dauden pertsonen artean nagusiaren baimen-agiria, eta berorren NANaren fotokopia.
![]()
Autorización
Inscripción Padronal
Oharrak
Izapideen unitate egileak agiri osagarriak eskatu ahal ditu baimena behar bezala ebazteko.





