Udal honetako Gizarte Ongizate Batzordeak apirilaren 26an, ostiralean, Murgako Ibarrondon Jatetxean, “Aiarako Adinekoen Eguna” ospatzeko egingo diren ekitaldietan eta bazkarian interesik duzuen 65 urtetik gorako eta Udalerrian erroldaturik zaudeten pertsona guztioi jakinarazi nahi dizuegu, Udal bulegoetara etorri behar duzuela, izena ematera eta gonbidapenak hartzera.
2013ko Maiatzaren 15ko San Isidro Azokan artisautza produktuen erakusketan parte hartzeko Eskabidea eta Oinarriak.
Arabako Foru Aldundiak martxan jarriko du Arabako Ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina bat (jatetxe, taberna, ostatu, landetxe, upategi…) eta apirilaren 12an aurkeztuko du Guardiako Villa Lucian. Kanpainak lurralde osoa hartuko du, Gasteiz, Laudio eta Amurrio izan ezik, 3 udalerri horiek beren plan propioa baitute. Beraz, Aiarako Kuadrillari dagokionez, AIARA, ARTZINIEGA eta OKONDO udalerrietako ostalaritzari zuzenduko zaio.
Aiaraldeari dagokionez, aurkezpen-ekitaldirako gonbidapenak jasoko dituzte, besteak beste, 3 udalerrietako alkateek, Kuadrillako presidenteak, Aiaraturrek, Arabako Txakolinak, 3 udalerrietako hainbat ostalarik, komunikabideek…
| CURSOS/ IKASTAROAK |
| ATENCION GERONTOLOGICA Y ENVEJECIMIENTO ACTIVO |
| COMUNICACIÓN DIGITAL |
| MEJORA DE LA PRODUCTIVIDAD |
| AGROECOLOGÍA |
| SOLDADOR DE ESTRUCTURAS PARA LA EDIFICACIÓN SOSTENIBLE |
| AYUDANTE EN LA INDUSTRIA ALIMENTARIA |
Para acceder a ellos entrar en la web de Lanbide www.lanbide.net